Erredakzio •  Euskal Herria •  15/12/2016

“Kuba Eguna 2016” 1. edizioa Fidelen omenaldia: 2017an Kubaren aurkako Blokeorik ez!

Abenduaren 17an, larunbatean, “Kuba eguna” jaialdiaren 1. edizioa ospatuko da, Kubaren eguna Euskal Herrian, hain zuzen ere. Euskadi-Cuba laguntasun eta elkartasun elkarteak antolatutako jaia izango da, “Desembarco del Granma” eta “Sierra Maestra” emigrazio elkarteen laguntzarekin batera.

“Kuba Eguna 2016” 1. edizioa Fidelen omenaldia: 2017an Kubaren aurkako Blokeorik ez!

Bilbo, 2016ko abenduak 17, larunbata

Zer da “Kuba eguna”?

Abenduaren 17an, larunbatean, “Kuba eguna” jaialdiaren 1. edizioa ospatuko da, Kubaren eguna Euskal Herrian, hain zuzen ere. Euskadi-Cuba laguntasun eta elkartasun elkarteak antolatutako jaia izango da, “Desembarco del Granma” eta “Sierra Maestra” emigrazio elkarteen laguntzarekin batera.

 

Egun horretan, Duintasunaren Komandanteari, Iraultza kubatarraren lider eta gure garaiko figura politiko handietako bat den Fidel Castrori, bihotz-bihotzezko omenaldi bat egingo dugu.

 

“Kuba eguna” jaialdiak Kubako musika, dantza, erlijio eta kirolekiko gerturatze bidea izan nahi du. Baita aldarrikapen eguna ere. Donald Trump presidenteari AEBak uharteari inposatutako blokeo ekonomiko, finantzario eta komertzialaren behin-betiko deuseztapena eskatzeko ere. Blokeoak bere horretan jarraitzen du eta gabezia material eta sufrimendua sortzen ditu biztanlerian.

 

Gainera, Euskadi-Cuba elkarteak Kubak AEBekiko duen aldarrikapen historikoak bere gain hartzen ditu: Guantanamon legez kanpo okupatutako lurraldearen itzultzea; ia 60 urtez blokeoaren ondorioz pairatutako giza-oinaze eta oinaze materialen kalte-ordainketa; eta injerentzia programen, guda mediatikoaren eta ezegonkortze politikoaren milioi askoko finantzazioaren amaiera.

 

Abenduaren 17a oso egun berezia da kubatarrentzat: Lazaro Deunaren eguna ospatzen da (Babalú Ayé santutasunean) eta bi urte betetzen dira AEBren eta Kubaren arteko harreman diplomatikoak berrezarri zirenetik. Bi urte betetzen dira Bost Heroi kubatarrak askatu zituztenetik ere. Heroi kubatarrak Iparamerikako kartzeletan bidegabekeriz espetxeratuak zeuden eta Euskadi-Cubak eta Kubarekiko Elkartasun Mugimenduak 16 urte egon ziren beraien alde borrokatzen.

Egitaraua:

11,00 Puzgarriak, umeentzako tailerrak, kubatar artisautza, xakea, kubatar dominoa, erakusketak

12,00 “Kuba: Fidelen legatua eta Iraultzaren etorkizuna” mahai-ingurua (Ramon Bustamante kazetariak gidatua). Kubako Enbaxadorea den Eugenio Martinez Enriquez jaunak eta bi parlamentariok hartuko dute parte (Diputatuen Kongresuan EH Bilduko Oskar Matute eta Eusko Legebiltzarrean IU-Elkarrekin-Ahal Duguko Jon Hernandez)

13,30 Fidelen Omenaldia eta kantutegi parte-hartzailea, Orlis Pineda trobalari kubatarrarekin

18,00 Dantzaldi kubatar partizipatiboa

18,45 Lazaro Deunari (Babalú Ayé) omenezko dantza: Sierra Maestra

19,00 Orlis Pineda: “Baracoa” (Matthew urakanak suntsitutako herria) diskaren aurkezpena

20,30 Havana 537ren kontzertua (kubatar sona)

 

Non eta nortzuk?

Areatza / Arenala (Tingladuak)

Bilbon, 2016ko abenduaren 17a, larunbatean

Doan

Antolatzailea: Euskadi-Cuba

Laguntzaileak: “Desembarco del Granma”, “Sierra Maestra” eta Bilboko Udala

 


Fidel Castro /