Redacción •  Euskal Herria •  04/06/2017

CETAren aurkako ELKARRETARATZEA

"Demokrazia eta zerbitzu publikoak ez daude salgai! Babestu egin behar dira! Europar Batasuna eta Kanadaren arteko Ekonomia eta Merkataritza Askeko Hitzarmena, CETA edota kanadar TTIPa, otsailean onartu zen Europako Parlamentuan eta gaur, 4 hilabete beranduago, nazioetako zein hainbat herrialdetako parlamentuek berretsi behar dute".

CETAren aurkako ELKARRETARATZEA

Demokrazia eta zerbitzu publikoak ez daude salgai! Babestu egin behar dira! Europar Batasuna eta Kanadaren arteko Ekonomia eta Merkataritza Askeko Hitzarmena, CETA edota kanadar TTIPa, otsailean onartu zen Europako Parlamentuan eta gaur, 4 hilabete beranduago, nazioetako zein hainbat herrialdetako parlamentuek berretsi behar dute. Mariano Rajoyren Gobernua espainiarrak CETAren inguruan Proiektu Legea aurkeztu zuen espainiar parlamentuan tramitatzeko, eta PNV, PSOE, PP zein Ciudadanos-en babesarekin ahalik eta azkarren berretsi nahi du. Eta hau guztia, CETA nazioarteko enpresen interesak bermatzeko eginda dagoela diogun milaka eta milaka herritarren oposizioa egonik. Hitzarmen hauek, demokrazia eta herrien burujabetza suntsitzeko tresnak baino ez dira; eta beti kapital handiaren mesedetan.

Herritarron beharren eta eskubideen aurkako eraso bortitza dakarte; lan eskubideei, ingurumenari zein demokraziari erasotzen diote. Beste hainbat arriskuen artean, CETAk epaimahai pribatuetan multinazionalen interes ekonomikoak bermatuko lituzke giza eskubideen gainetik, gobernuak “lotuko” ditu zerbitzu publikoak ez sortzeko, mantentzeko zein zabaltzeko eta zerbitzu publiko hauen pribatizazioa bultzatuko du. Ondorengo finantza krisiaren aurrean, finantza merkatuaren liberalizazio handiagoa bultzatuko luke eta Kanada zein Europako Batasuna ahulago bilakatuko lirateke.

Hainbat ikerketa independentek lanpostuen suntsiketa aurreikusten dute bai Kanadan eta baita Europar Batasunean ere; eta aurretik salatu izan dugun bezala, CETAk berdintasun eza handituz, kapitalaren jabeei baino ez dizkio ekarri onurak. Hau guztiagatik, CETA, TTIP eta TISAri EZ! kanpainetatik, non, gaur 350 organizazioa baino gehiago batzen dituen, herritarren eta langile klasearen babesa murrizten dituzten hitzarmen guzti hauei EZEZKOA bozkatzea exijitzen diegu gure politikariei. Herritarrok berriz ere kalera irten gara interes komertzial eta multinazionalak lehenetsiz demokrazia, herritarron eskubideak eta lurra zanpatzen dituzten hitzarmenak ekiditeko.


CETA /