La Tienda Republicana

Satorralaiak diputazioan errekurtsoa aurkeztu du diputatuen kontseiluak metroaren pasanteari buruz herri kontsulta egiteko eskaera atzera botatzeko hartutako erabakiaren aurka

Elkarretaratzea deitu du “Demokrazia Zuzen Modernoari buruzko Foro Globala” dela eta Udaletxean egingo den hasiera ekitaldian

Satorralaia bizilagunen mugimenduak BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA aurkeztu du gaur Gipuzkoako Diputazioan, hain zuzen ere Metroaren pasanteari buruzko herri galdeketa bat egiteko 8.916 donostiarren sinaduren babesarekin egindako eskaera atzera botatzeko Diputatuen Kontseiluak joan den urriaren 11ean hartutako erabakiaren aurka (gaur goizean aurkeztu dugun errekurtsoa atxikita bidaltzen dizuegu).

Errekurtsoan azaltzen dugunez, Diputatuen Kontseiluak ez du herri kontsulta egiteko eskaera atzera botatzeko hartutako erabakia arrazoitzeko beharra bete: erabili dituen argudioak ez datoz bat herri kontsulta eskaerarekin eta kongruentzia ezaz jota daude. Izan ere, Diputazioari herri galdeketa egiteko eskaeraren mamia erakunde honek Metroaren pasantearen finantziazioan parte-hartzeari buruzkoa da, eta horrek lotura zuzena du Foru Aldundiak duen eskumenarekin, hain uzen, Foru Aldundiak bere aurrekontuak onartzeko duen eskumenarekin. Hori dela eta, Donostiako metro-pasantearen proiektua Foru Aldundiaren eskumenekoa ez izateak, Jaurlaritzaren eskumenekoa baizik, ez du loturarik eskatutako herri kontsultaren mamiarekin. Era berean, herri kontsulta eskaerak ez du loturarik Aurrekontuuetan jasota zegoen partida baten edo besteren “exekuzioarekin”, baizik eta Aurrekontuak aurrikusten zuen partida zehatz batekin.

Errekurtsoak ondorioztatzen du beraz lekuz kanpo daudela Diputatuen Kontseiluak herri kontsulta egiteko eskaera atzera botatzeko erabilitako argudioak.

Errekurstoa aurkeztuta, Satorralaia bizilagunen mugimenduak Foru Aldundiari eskatzen dio erabaki dezala herri kontsulta egiteko eskaera atzera bota zuen erabakia deseztatzea, eta onar dezala kasik 9.000 donostiarren sinaduren babesarekin eskaturako herri galdeketa hori egitea.

Satorralaiak elkarretaratzea deitu du “Demokrazia Zuzen Modernoari buruzko Foro Globala” dela eta Udaletxean egingo den hasiera ekitaldian:

Bestalde, azaroak 16 asteazkenean, arratsaldeko 6’30etan, Satorralaia bizilagunen mugimenduak elkarretaratzea deitu du “Demokrazioa Zuzen Modernoari buruzko Foro Globala” dela eta Donostiako udaletxean egingo den hasiera ekitaldian, hain zuzen ere instituzioek Metroaren pasantearen inguruko eztabaidan eta erabakietan herritarren parte-hartzea sustatzeko inolako borondaterik ez dutela salatzeko. “NON DA PARTE-HARTZEA? INPOSAKETA DA!” lemapean, hirian desadostasun zabala pizten duen egitasmo honen inguruan parte-hartzeko biderik ez dagoela eta instituzioek herritarrei kontsulta egiteko inongo borondaterik ez daukatela salatuko dugu. Hori dela eta, Donostian prozesu partehartzaileak eskatzen dituzten beste pertsona eta talde guztiei ere 16ko elkarretaratzera biltzeko dei egiteko komunikatu bat zabalduko dugu bihar.

Añadir nuevo comentario

Comentarios

Plain text

  • No se permiten etiquetas HTML.
  • Las direcciones de las páginas web y las de correo se convierten en enlaces automáticamente.
  • Saltos automáticos de líneas y de párrafos.
CAPTCHA
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.